XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAZTARRTXETIK

-Gu bazterrian bizi geranik, geonek bakarrik dakigu; bañan bazterretik atera-ta, noizianbeingo abiyadak egin oi ditugu Donostira.

Joan dan astelenian ortxe izan nintzan, ta aize berotxo batek astindu niñun zerbait ere.

Bañan gero, etxeratu-ta, enbatak jo digu, ta bezebizko kaskabarrak ementxe izan ditugu.

Iru egun osoro txarrak arrapatu gaituzte.

Aldamenian daukagun errekatxo edo ibaitxoa sudurrak aunditu-ta ikusi degu, ta bere ur guzik inguruan izan ditugu, zelayak eta baratzak plei egiñik.

Gogoratzen nintzan Errenderi ta Pasaitzaz; ortxe nola ibilli ote diran oraingo eudi-jasa ta zapar aundi abekin.

Gaizki asi da negua.

Ta oraingo itxuraz jarraitzen badu, izango al du gutzaz urrikalmen.

Guri beintzat naiko ta geyegiko ugalde badatorkigu Arratzain gañetik.

-Emengo mutil ta neska koxkorrak ez dira eskolara egun abetan joan.

Izane, gaxo abek urruti daukate eskola orixe.

Joan-da ere, zer ikasi dezaketen, ez da errez igartzen. Irakurtzen eta idazten ikasten dutena, etzaye berialakoan buruan gelditzen.

Etxera datozenian, aztertertzen ditut gurekoak beintzat, eta askotan biali edo ez biali, zalantzan beratzen naiz.

Bañan emakume ta zarrak eskola ta eskola diyote; ez dala beste alderdirik gure koxkorrentzat, ta bayezkoa esango niyeteke, baldin mausu onen tajua bikain agertuko balitzaiket.

Dotrina beintzat, eskerrak neoni sayatzen naizela; bestela gabeko auntzen estulak eramango gaiñuzke.

Eliza-re urruti: doi-doi arrapatzen degu jai ta igandetan, ta abek dira basetxean bizi izatearen onurak. Atzeaka.

-Beste basetxe batera omen dijoaz inguruak dauzkagun auzoti maite-maite batzuek.

Onela obe; bañan askotxo atsekabetu gaitu berri onek.

San Martiñak laxter izaki!...

PELLO